57. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2022ko urtarrilaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra.

Onespen hori argitaratu zen 2022ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 7an, eta ez da alegaziorik aurkeztu. Hortaz, aurrekontua behin betiko onetsita gelditu da, honako hauei jarraituz: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak).

Hona hemen aipatu aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 342.848,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 202.340,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 52.030,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 400.800,00 euro.

Gastuak, guztira: 998.018,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 171.000,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 130.418,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 419.000,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 277.500,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 998.018,00 euro.

Ariben, 2022ko martxoaren 2an.–Batzarreko burua, Karlos Bueno Reka.

Iragarkiaren kodea: L2203155