57. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2022ko otsailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren aurrekontua, hori betearazteko oinarriak eta Kirol Martiket 2015 SL enpresa publikoak aurkezturiko gastuen eta diru-sarreren aurreikuspenaren egoera-orria.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Atarrabian, 2022ko otsailaren 24an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2203311