57. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Honen bidez, aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2022ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela aldaketa bat egitea Eguesibarko Udalaren Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzan.

Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean hogeita hamar egun baliodunez paratzeko izapidea; hartan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezakete, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzakete, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Sarrigurenen, 2022ko martxoaren 7an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2203369