57. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, Tuterako Udalaren dirulaguntzen plan estrategikoan 2020-2022 aldirako

Tuterako Udalak, 2022ko otsailaren 28an egin osoko bilkuran, onetsi zuen aldaketa, Tuterako Udalaren dirulaguntzen plan estrategikoan 2020-2022 aldirako.

Erabakian ezarri zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko zela, publizitatea emateko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 221.2 artikuluan ezarritakoa aplikatuz.

Tuteran, 2022ko martxoaren 7an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2203358