57. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

2022ko zerga-tasak eta tasak. Akats zuzenketa

2022ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 25ean, 2022ko zerga-tasak eta tasak behin betiko onesteko iragarkia. Bertan akatsa badela oharturik, zuzendu egiten da, ez baitu 2021eko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako zerga-tasen eta tasen aldaketa bateraturik jasotzen. Bada, honako hau jaso behar du II. eranskinean:

II.–Toki-erakundearen eskumenekoak diren zerbitzuak emateko edo jarduera administratiboak egiteko tasak:

Honela dioen lekuan:

A) Agiriak eta lizentziak egin eta izapidetzea:

3. Lizentziak, kontzesioak eta baimenak.

a) Obra, eraikuntza eta instalazio industrialetarako lizentziak eskatzea: alderdi batek eskatu beharreko txostenen kostua ordainduko da.

Izapidetze hutsa: Gutxienez ere: 43,00 euro.

Honako hau behar du:

B) Agiriak eta lizentziak egin eta izapidetzea:

3. Lizentziak, kontzesioak eta baimenak.

a) Obra, eraikuntza eta instalazio industrialetarako lizentziak eskatzea: alderdi batek eskatu beharreko txostenen kostua ordainduko da.

Karga-oinarriari %0,50eko tarifa aplikatuko zaio; gutxieneko kuota 25 euro izanen da.

Honela dioen lekuan:

C) Udal hilerriko tasa.

b) Nitxoak, hobiak edo lurrak erabili edo kontzesioa izateko eskubideak:

Nitxoak: 700,00 euro.

Hobiak: 1.550,00 euro.

Lurra:

1. Hilobiak, 3,75 metro koadro bitartekoak (1,5 x 2,5): 120,00 euro metro koadroko.

2. Hilobiak, 3,75 metro koadrotik gora, 6 metro koadro arte: 233,00 euro metro koadroko.

Honako hau behar du:

C) Udal hilerriko tasa:

b) Nitxoak, kolunbarioak, hobiak edo lurrak erabili edo kontzesioa izateko eskubideak:

Nitxoak: 700,00 euro.

Hobiak: 1.550,00 euro.

Kolunbarioak: 200 euro.

Lurra:

1. Hilobiak, 3,75 metro koadro bitartekoak (1,5 x 2,5): 120,00 euro metro koadroko.

2. Hilobiak, 3,75 metro koadrotik gora, 6 metro koadro arte: 233,00 euro metro koadroko.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ablitasen, 2022ko otsailaren 3an.–Alkateordea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2203281