57. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2022ko martxoaren 2an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zangozako Udalaren 2022ko plantilla organikoa; haren barnean sartzen dira toki-erakundearena berarena, San Vicente de Paúl Zahar Etxea erakunde autonomoarena, Juan Francés de Iribarren Udalaren Musika Eskolako Patronatuarena eta Udalaren Kirol Patronatuarena.

Espedientea Udalaren bulegoetan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatutakoarekin. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla behin betiko onetsitzat joko da.

Zangozan, 2022ko martxoaren 3an.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2203294