57. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2022ko martxoaren 2an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki bat hartu zuen. Hona hemen zer dioen haren xedapen zatiak:

1.–Hasiera batez onestea 2022ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201. artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin.

2.–Onetsitako aurrekontu orokor eta bakarrera biltzen dira Entitatearen beraren aurrekontua, Juan Francés de Iribarren Udalaren Musika Eskolako Patronatuarena, Udalaren Kirol Patronatuarena eta San Vicente de Paúl Zahar Etxearen erakunde autonomoarena.

3.–Hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratzea, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratzen denetik hamabost egun balioduneko epean.

4.–Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik egon ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Zangozan, 2022ko martxoaren 3an.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2203293