57. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Aldaketa, 2022ko ordenantza, tasa eta prezio publikoetan. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldia inork alegaziorik eta erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsi dira 2022ko ekitaldirako aldaketak, tasa eta prezio publikoei dagozkien ordenantzetan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira, jarraian zehaztutako moduan.

1.–Aldaketa, Ur-horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Ur-horniduraren zerbitzuari dagozkion tasak aldatzea, 2022rako honako hauek proposatuz:

URA

2022

Ura erabilgarri izatea

10,47

Etxeko ura / m³

0,82

Industriarako ura / m³

0,98

Ureztatzeko eta igerilekuetako ura / m³

1,33

Etxebizitzarako hargunea

27,55

Industriarako hargunea, 1” arte

208,45

Industriarako hargunea, 2,5” arte

271,11

Industriarako hargunea, gainerakoak

332,49

Suteetarako hargunea, 1” arte

208,75

Suteetarako hargunea, 2,5” arte

263,36

Suteetarako hargunea, gainerakoak

322,86

2.–Ordenantza fiskala, arautzen dituena herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak, terraza eta beladoreei dagokienez.

2022an mantentzea aldi baterako hartutako neurri hau: bertan behera gelditzen dira “Tabernetako terrazak eta kidekoak: mahaiak, aulkiak eta beladoreak” epigrafeko tasak, lurzoruaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik. Neurri hori 2020ko ordenantzaren xedapen iragankorrean jaso zen, eta aplikatu zen 2021ean ere.

3.–Gainerako tasak eta prezio publikoak.

Proposatzen da 2022. urtean mantentzea 2021ean indarra izan duten zenbateko beretan gainerako tasak eta prezio publikoak, honako hauenak: Udala, San Vicente de Paúl Zahar Etxea Erakunde Autonomoa, Juan Francés de Iribarren Musika Eskolako Patronatua eta Kirol Patronatua.

Zangozan, 2022ko otsailaren 28an.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2202966