57. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ROCAFORTE

Kuotak, industriarako zein etxeko horniduraren eta saneamenduaren zerbitzuak emateagatik

Rocaforteko Kontzejuak, 2021eko azaroaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, horniduraren eta saneamenduaren zerbitzuak arautzen dituen ordenantzan.

Onespenaren erabakia 2021eko 279. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, abenduaren 14an, eta jendaurrean egoteko epea iraganda inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsita gelditu dira.

Aldatu egiten dira industriarako zein etxeko horniduraren zerbitzuak emateagatiko kuotak, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin:

–Industria-erabilera:

  • Horniduraren kuota finkoa: 19 euro hiruhilekoan.
  • Kuota aldakorra: kontsumitutako metro kubikoa, 0,98 euro.
  • Saneamenduaren kuota finkoa: 19 euro hiruhilekoan.
  • Industriarako hargunea, hazbete bateraino: 208,45 euro.
  • Industriarako hargunea, 2,5 hazbeteraino: 271,11 euro.
  • Industriarako hargunea, gainerakoak: 332,49 euro.
  • Suteetarako hargunea, hazbete bateraino: 202,75 euro.
  • Suteetarako hargunea, 2,5 hazbeteraino: 263,36 euro.
  • Suteetarako hargunea, gainerakoak: 322,86 euro.

–Etxeko erabilera:

  • Horniduraren kuota finkoa: 11 euro.
  • Kuota aldakorra: kontsumitutako metro kubikoa, 0,82 euro.

Dagokion kuotaren gainean legeek unean-unean finkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko dira, haiek ezartzen duten moduan eta baldintzetan.

Rocaforten, 2022ko martxoaren 1ean.–Alkate udalburua, M.ª Eugenia Pérez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2203182