57. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIZ

2022rako karga-tasak

Oizko Udalak, 2022ko otsailaren 1ean egindako osoko bilkuran, jarraian osorik ematen den erabakia hartu zuen.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, aho batez erabaki da honako karga-tasa hauek ezartzea 2022rako:

1.–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,14.

2.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

3.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko portzentajeak aplikatuko dira. Karga-tasa: %12.

4.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: indizea, 1.

Erabaki hauek 2022ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean.

5.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzea, orok jakin dezan, eta ohartaraztea erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina; aldez aurretik, kasua bada, aukerako berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean.

Oizen, 2022ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Jaime Urroz Tellechea.

Iragarkiaren kodea: L2202964