57. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

2022ko tasak eta zerga-tasak

Murchanteko Udalak, 2021eko abenduaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko ekitaldirako aldaketa ordenantza fiskaletan eta prezio publikoak eta tasak arautzen dituzten ordenantzetan. Hori 2022ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi dira aipatu ordenantza eta tasak, zeinak aldatu baitira lehenago argitaratu zirenetik, eta agindu da haiek osorik argitaratzeko, behar diren ondorioak izan ditzaten. Aldaketarik ez dutenek indarrean jarraituko dute.

1.–Ordenantza fiskala, arautzen dituena agiriak egiteko eta tramitatzeko tasak.

Erroldako agiria: 1 euro.

Azterketen tasak kobratzea: 10 euro.

Doakoak izanen dira telefono zerbitzutik igortzen diren eta telematikoki jasotzen diren (bertara joan gabe) erroldako agiriak eta ziurtagiriak.

6.–Ordenantza fiskala, arautzen dituena herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak.

2021. urtean, COVID-19tik eratorritako osasun egoera dela-eta, indarrik gabe uzten dira ekitaldi honetan terrazengatik kobratu beharreko tasak.

2022. urtea. Kontuan hartuta COVID-19tik eratorritako osasun krisiak jarraitzen duela, indarrik gabe uzten dira 2022ko ekitaldian terrazengatik kobratu beharreko tasak.

–Bestetako postuak eta barrakak.

2021. eta 2022. urteetarako, kontuan hartuta COVID-19tik eratorritako osasun krisiak jarraitzen duela, indarrik gabe uzten da kontzeptu horrengatiko tasen kobrantza.

Orokorrean, Nafarroako Ferietako Saltzaileen Elkartekoak ez direnek ez dute tasarik ordainduko bi ekitaldi horietan.

8.–Ordenantza fiskala, arautzen dituena Udalaren Haur Eskolako zaintza eta egonaldi zerbitzuen tasak.

2021-2022 ikasturtean ordaindu beharreko kuotak: ikasturte bakoitzean Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifen araberakoak izanen dira.

Erroldaturik ez dauden haurrek %28ko igoera izanen dute ikasturte guztirako ordaindu beharreko tarifetan.

10.–Ordenantza fiskala, arautzen dituena Murchanteko Udalak antolatzen dituen hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte ikastaro edo jardueretan sartu, izena eman edo matrikulatzeagatik ordaindu beharreko tasak.

Igeriketa ikastaroak.

Haurrak: 35 euro. Erroldatu gabeak: 42 euro.

Helduak: 40 euro. Erroldatu gabeak: 45 euro.

Abonua nahitaezkoa da kasu guztietan.

Helduendako kirol ikastaroak:

–Kirol ikastaroak, 2 ordu/astea: 40 euro hiruhilekoan erroldatuendako; 53 euro erroldatu gabeendako.

–Kirol ikastaroak, 3 ordu/astea: 60 euro hiruhilekoan erroldatuendako; 80 euro erroldatu gabeendako.

–Karate ikastaroa: 60 euro hiruhilekoan; 80 euro erroldatu gabeendako.

–Errutina pertsonala kiroldegian: 10 euro erroldatuendako; 13 euro erroldatu gabeendako. Barne hartzen ditu lehen aholkularitza saio bat eta bigarren berrikuspen saio bat.

–Kiroldegiko abonatu txartela galtzea: 5 euro.

–Gimnasioa doakoa da, baina abonua eduki behar da (edo eguneko sarrera ordaindu).

Haur Antzerki klaseak: 100 euro erroldatuendako; 110 euro erroldatu gabeendako. 2021-2022 ikasturte osoa. Ikastaroa hasi aurretik ordaindu beharko da.

Hezkuntza/Kulturako ikastaroak: eskulanak, 170 euro urtean. Ikastaroa hasi aurretik ordaindu beharko da.

Atseden hartzeko lantegia: 18 euroko kuota bakarra hilean, hilabete guztietan. 25 euro, erroldatu gabeendako.

Gazte Etxe berriko kuota:

11tik 15 urtera bitartekoen taldea. Kuota bakarra: 32 euro hiruhilekoan erroldatuendako; 40 euro erroldatu gabeendako.

10 urtekoen taldea. Kuota bakarra hiruhilekoan: 10 euro hiruhilekoan erroldatuendako; 15 euro erroldatu gabeendako.

Inskripzioa egin ondoan, bazkide txartela banatuko da eta, horretarako, nahitaezkoa da argazki bat eramatea. Baja emanez gero, horrek indarra izan dezan, txartel hori itzuli beharko zaio Udalari.

Ludotekako kuota oporraldietan: 10 euro astean erroldatuendako; 15 euro astean erroldatu gabeendako.

Gehienez ere 30 haur asteko (postuak inskribatu ahala beteko dira zorrotz-zorrotz).

Partikularrek Murchanteko Udalari eskatzen diotenean Udalaren edozein kirol instalazio edo eraikin erabiltzea:

Irabazteko-asmoa duten jarduerak: 12 euro/ordua. 20 euro, Murchanten erroldatu gabeek edo EJZ bertan ez dutenek.

Zenbait jardueratarako sarreren prezioa (kulturalak, kiroletakoak...), doako sarreratik 10 eurokoraino. Kasu bakoitzean aztertu beharrekoa.

Araudi orokorra:

Udalak antolatzen ez dituen ikastaro edo jardueretan izena emanda dauden guztiek kirol instalazioen aurtengo abonua eduki beharko dute edo, bestela, eguneroko sarrera ordaindu.

Prezio hauek urte bateko indarraldia izanen dute, urte naturalarekin bat, baina indarrean jarraituko dute beste batzuk onesten ez diren bitartean.

Ordainketak bankuko kontuaren bidez helbideratuko dira.

Kobratutakoa ezin da itzuli.

Baja emateko edozein ikastarotan edo jardueratan, Murchanteko Udalari jakinarazi behar zaio, hilabete/hiruhileko bakoitzeko lehen egun balioduna baino lehen. Bestela, hilabete/hiruhileko osoa kobratuko da, eta baja hurrengo hilabete/hiruhilekoan hasiko da.

Norbait hiruhilekoa hasita dagoela inskribatzen bada, hiruhileko osoa kobratuko zaio. Ez da onartuko hiruhileko erdien ordainketarik.

Udalak gutxieneko ratioak ezar ditzake jardueretarako.

Interesdunak jardueran agertzen ez badira, ez zaie inoiz dirurik itzuliko.

Tokiak izendunak dira eta ezin zaizkio beste inori laga.

Udalak ikastaro bakoitzean ezarriko ditu errekuperatu ezin diren egunak.

Araudi orokor hau jarduera bakoitzerako zehazten ahal du Udalak.

Inork bi ordainagiri pagatu gabe uzten baditu, elkarren segidakoak izan edo ez, jardueratik kanpo geldituko da berehala, aldez aurretik jakinarazteko edo ohartarazteko beharrik gabe.

11.–Ordenantza fiskala, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena.

ERROLDATUAK

OROKORRA

FAMILIA UGARIA EDO GURASO BAKARREKOA

MINUSBALIOTASUNA < %65

BANAKAKOA:

Pentsioduna edo erretiratua

25

33

-

-

-

-

4 eta 9 urte bitartekoak

25

33

18

26

18

26

10etik 15 urtera bitartekoak

40

48

31

39

27

35

15 urtetik gorakoak

45

53

35

43

31

39

FAMILIAKOA:

Erretirodun/pentsiodunek eratutako bikote ezkonduak

32

40

-

-

-

-

Erretirodun/pentsiodun bakarreko bikote ezkonduak

45

53

-

-

-

-

Bikote ezkonduak

65

73

52

60

-

-

SARRERAK:

10 urtetik beherakoak

4

5

3

5

-

-

10etik 15 urtera bitartekoak

5

7

4

6

-

-

15 urtetik gorakoak

7

10

6

8

-

-

ERROLDATU GABEAK

OROKORRA

BANAKAKOA:

Pentsioduna edo erretiratua

32

42

4tik 9 urtera bitartekoak

31

40

10etik 15 urtera bitartekoak

48

58

15 urtetik gorakoak

52

62

FAMILIAKOA:

Erretirodun/pentsiodunek eratutako bikote ezkonduak

40

50

Erretirodun/pentsiodun bakarreko bikote ezkonduak

52

62

Bikote ezkonduak

72

82

SARRERAK:

10 urtetik beherakoak

8

10

10etik 15 urtera bitartekoak

9

11

15 urtetik gorakoak

10

12

1.–Familia ugariak izanen dira 25 urtetik beherako hiru seme-alaba dituztenak gutxienez, baita bi seme-alaba dituztenak ere, baldin eta horietariko batek gutxienez ere %33ko minusbaliotasun aitortua badu. Halaber, familia ugariaren txartela, indarrean dagoena, aurkezten dutenak.

Guraso bakarreko familia izanen da guraso bakar batek eta haren ardurapeko seme-alabek osatutakoa, guraso hori familia sostengatzen duen bakarra bada. Ekonomikoki guraso horren mende egon behar dute seme-alabek. Seme-alabek 21 urtetik beherakoak izan behar dute, edo 26 urtetik beherakoak, ikasten ari badira.

Beraz, guraso bakarreko familia gisa kalifika daitezke:

–Alargunak eta haien seme-alabak (gainera, bi seme-alabatik aurrera, familia ugariaren titulua eska daiteke, familia ugarien onurak eskuratzeko).

–Amatasunari bakarrik aurre egiten dioten emakumeak, haurdunaldi naturalez edo lagundutako ugalketaz. Bakarrik adoptatzen duten gizonak eta emakumeak.

–Atzerrian subrogatutako haurduntza ez da legezkoa gure herrialdean.

–Banandutako aita edo ama eta haren seme-alabak, guraso horrek zaintza duenean eta seme-alabak ekonomikoki guraso horren mende daudenean.

2.–Familia-unitateko kide gisa onartuko dira uda partean aldi baterako seme-alabatzat hartzen diren haurrak, eta familiaren bonua haurraren etorrera dataz geroztik egokituko da.

3.–Sarrera doan izanen dute 3 urte bitartekoek, eta %65etik gorako minusbaliotasuna dutenek ere bai. %65era iristen ez badira, %25eko deskontua izanen da edozein minusbaliotasun izanez gero.

4.–Urteak kontatzeko, jaiotza-urtea hartuko da kontuan, jaiotza eguna eta hilabetea edozein izanda ere.

5.–Bikote ezkonduan bakar batek baizik ez badu minusbaliotasun aitortua, edo bakar bat baizik ez bada erretiratua edo pentsioduna, %25eko deskontua eginen da bikote ezkonduen bonuan.

6.–Betiere beharrezkoa izanen da hobaria eskatzeko bidea ematen duen egoeraren frogagiria aurkeztea.

7.–Deskontuak ez dira metagarriak.

8.–Kuota ordaintzen ez dutenei berehala eragotziko zaie Udalaren kirol instalazioetan sartzea. Itzultzen den ordainagiri bakoitzak 6 euroko gastu erantsia izanen du, itzulketagatik. Eta, hala denean, epez kanpo kobratzearen ondoriozko errekargua, indarra duen legeak ezartzen duen moduan.

9.–Bikote ezkondu edo izatezko bikote batean, bata erroldaturik badago eta bestea ez, abonua izanen da erroldatu gabeei dagokiena.

10–Kobrantza urtean behin eginen da, eta 2022/01/01etik 2022/12/31 arte balioko du. Hala ere, indarrean jarraituko dute tasa berriak onetsi arte.

11.–Izatezko Bikoteen Erregistroan ofizialki inskribatutako bikoteak bikote ezkondutzat hartuko dira.

13.–Ordenantza fiskala, arautzen duena hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

Zerga-oinarria kalkulatzeko 2017/12/31 arte aplikatuko diren portzentajeak:

5 urte bitarte: %2,8.

6tik 10 urtera bitarte: %2,7.

11tik 15 urte bitarte: %2,6.

16 urtetik 20 urtera bitarte: %2,6.

2018. urtea eta hurrengoak.–2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako koefizienteen arabera, zeinak urtero eguneratzen baitira Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko legean (58.2 artikulua), Udalak osoko bilkuran beste koefiziente batzuk finkatzen ez dituen artean.

Bi kasuetan aplikatuko den zerga-tasa: %15.

14.–Ordenantza fiskala, arautzen dituena Udalaren lokal nahiz instalazioen eta bertako zerbitzu berezi batzuen erabileren tasak.

Partikularrek edo entitate pribatuek antolatutako jardueren kasuan, eta irabazi-asmoa badute, 12 euro orduko. Idatzizko eskabidea aurkeztu beharko dute Udalean, eta langile arduradunen ordutegitik kanpo erabiltzen badira, ordu horiek arduradunari ordaindu beharko dizkiote, zuzenean. Murchanten erroldaturik ez daudenek edo EJZrik ez dutenek 12 euro ordainduko dute orduko.

Udalaz kanpoko Akademia batek emandako ingeleseko ikastaroak. 2021/2022 urtea. Lagapen-hartzaileak Murchanteko Udalari 1.539 euro ordainduko dio ikasturte osoagatik (2021eko irailetik 2022ko ekainera, biak barne). Ordainketa hilero eginen da, eta honako zenbateko hauek ordainduko dira: iraila (85,5 euro), urritik maiatzera (171 euro/hilabetea) eta ekaina (85,5 euro). Zenbateko horiek Udalaren banku-kontuan sartuko dira hilabete bakoitzeko lehen astean.

Beste ikastaro batzuk: kasu bakoitzean zehaztuko da.

16.–Ordenantza fiskala, musika eskolan izena emateagatiko eta parte hartzeagatiko tasena.

MUSIKA ESKOLAKO IKASTAROETAN PARTE HARTZEKO TARIFEN ERANSKINA

2021-2022 ikasturtea

Matrikula, irakasgai bakoitzeko: 20 euro/urtea/irakasgaia.

Salbuespen gisa, 2021-2022 ikasturtean, ikasgai bategatik ez da matrikularik ordaindu beharko. Hau da, ikaslea bigarren ikasgai batean matrikulatzen bada soilik kobratuko da.

Matrikula lehendabiziko kuotarekin batera kobratuko da.

Txikien banda: 10 euro hilean.

–Musika eta Musika Tresnen Hastapena (7 urte): 35 euro hilean.

–Musika eta Mugimendu lantegia, lehen maila (5 urte): 15 euro hilean.

–Musika eta Mugimendu lantegia, bigarren maila (6 urte): 15 euro hilean.

–Musika Hastapena (7 urte): 15 euro hilean.

–Musika Hizkuntza, 1. mailatik 4.era: 21,00 euro hilean.

–Musika Hizkuntza, 5. maila: 19,00 euro hilean.

–Musika Hizkuntza, 6. maila: 19,00 euro hilean.

Kontserbatoriorako Sarbidea: 25 euro hilean.

–Helduak: 15 euro/hilabetea

Musika tresnak:

–Hastapena (20 minutu): 20 euro hilean.

–Lehen maila: 28,00 euro hilean.

–Bigarren maila: 31,00 euro hilean.

–Hirugarren maila: 31,00 euro hilean.

–Laugarren maila: 33,00 euro hilean.

–Bosgarren maila: 35,00 euro hilean.

–Seigarren maila: 35,00 euro hilean.

–Helduak eta Musika Tresnen Taldea: guztira, 48,00 euro hilean.

Tarifa horiek 2021eko irailetik 2022ko ekainera bitartean aplikatuko dira, musika eskolaren ikasturtearekin batera edo Covid-19 osasun krisiaren unean uneko egoerara egokituz, eta indarrean egonen dira beste tarifa batzuk argitaratzen ez diren bitartean.

Matrikula formalizatzeak berekin dakar matrikulatuta dagoen irakasgaien kuota guztiak (irailetik ekainera) ordaindu behar izatea ikasturtea bukatu arte.

Lehen ordainagiria irailean igorriko da, eta matrikula eta lehen kuota bilduko ditu batera.

Klaseak emanen dira baldin eta ezarritako gutxieneko kopurua badago.

Bi ordainagiri ordaindu gabe metatzea arrazoi aski izanen da kasuan kasuko ikastarotik kanporatzeko, jakinarazpenik edo aldez aurreko gaztigurik behar izan gabe.

Aurreko ikasturtean edo horren aurrekoetan hiru ordainagiri edo gehiago itzuli dituztenek aurretik ordaindu beharko dute ikasturte osoa ikasturte berrian matrikulatu nahi badute; gainera, nahitaez ordainduta izan beharko dituzte aurreko ordainagiri guztiak.

Musika eskolan ordaindu beharreko tasetan %20ko beherapena eginen zaie familia ugariei edota guraso bakarreko familiei, hori frogatzen badute. Beherapen hori aplikatuko da lehenbiziko seme-alabarengandik hasita.

Familia ugariak izanen dira 25 urtetik beherako 3 seme-alaba dituztenak, baita bi seme-alaba dituztenak ere, baldin eta horietariko batek gutxienez ere %33ko minusbaliotasun aitortua badu; baita guraso bakarreko familiak ere.

Erroldaturik ez daudenek %30eko igoera izanen dute ordaindu beharreko tarifetan.

Oro har, eta zerga, tasa, prezio publiko eta udal zerga guztietarako, itzulitako ordainagiri bakoitzeko 6 euro kobratuko dira, kudeaketa eta banku-gastu gisa, bai eta indarrean dauden errekargua, interesak eta kostuak ere.

Borondatezko epetik kanpo ordainagiriak kobratzeagatik eta haiek itzultzeagatik, udal honen edozein zergari edo tasari dagokienez, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 117.7 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 94. artikuluan xedatuari jarraituko zaio.

Murchanten, 2022ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2203143