57. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUKIN

2022ko zerga-tasa eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Lukingo Udalak, 2021eko azaroaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen honako tasa, indize eta ehuneko hauek 2022. urterako:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,50.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean (gutxienez %2 eta gehienez %5).

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1. indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

Lurraren balioaren gainean sortzapenaren unean aplikatzekoak diren koefizienteak dira urtarrilaren 24ko 3/2019 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak, haren bitartez aldatu baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea. Karga-tasa, berriz, legezko gutxienekoa izanen da tarte guztietarako, hau da, %8koa.

–Igerilekuak 2022an:

  • 12 urtetik gorakoen abonuak: 55 euro.
  • 6 eta 12 urte bitartekoen abonuak: 45 euro.
  • Eguneko sarrera, 12 urtetik gorakoak: 6 euro.
  • Eguneko sarrera, 6 eta 12 urte bitartekoak: 5 euro.

Lukinen, 2021eko azaroaren 16an.–Alkate udalburua, Aurelio Ramón Pardo Gil.

Iragarkiaren kodea: L2203273