57. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Akats zuzenketa, 4/2021 aurrekontu-aldaketaren behin betiko onespenean

4/2021 aurrekontu-aldaketaren behin betiko onespenaren iragarkia 2022ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 15ean. Hartan akatsa badagoela oharturik, hona hemen zuzenketa.

Honela dioen lekuan:

4/2021 aurrekontu-aldaketa

GASTUAK: 72.200,00 euro.

–Kreditu-gehigarria.

Kultur Etxea eraberritzea: 45.000,00 euro.

Parke publikoak kontserbatzea: 5.500,00 euro.

Argiteria publikoaren energia-gastua: 10.000,00 euro.

Publizitatea eta propaganda: 5.000,00 euro.

Erregistroko notariotzaren ordainsariak: 7.500,00 euro.

–Aparteko kredituak.

Leringo emakumeak ikusaraztea: 3.100,00 euro.

Leringo begiratokiak: 4.600,00 euro.

Aplikazio informatiko berriak: 1.500,00 euro.

FINANTZAKETA: 72.200,00 euro.

–Diru-sarrera berriak.

Administrazio elektronikorako dirulaguntza: 750,00 euro.

Diruzaintzako gerakina.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 71.450,00 euro.

Honako hau behar du:

GASTUAK: 186.220,00 euro.

–Kreditu-gehigarria.

Espazio-kredituaren interesak: 120,00 euro.

Langabetuen Gizarte Segurantza: 7.000,00 euro.

NEZ kontratatuen Gizarte Segurantza: 4.000,00 euro.

Hiri-altzariak: 6.500,00 euro.

Kaleak eta seinaleak kontserbatzea: 10.000,00 euro.

Hirigintzako aholkularitza: 5.000,00 euro.

Bideak eta baltsak garbitzea: 4.500,00 euro.

Kultur Etxea eraberritzea: 45.000,00 euro.

Parke publikoak kontserbatzea: 5.500,00 euro.

Argiteria publikoaren energia-gastua: 8.000,00 euro.

Jantokia, 0-3 urte: 3.000,00 euro.

0-3 urteko zikloaren kudeaketa: 30.000,00 euro.

Kultura jardueren programa: 6.000,00 euro.

Herriko bestetako gastuak: 7.000,00 euro.

Kulturartekotasuna: 3.500,00 euro.

Poligonoko araztegiaren energia elektrikoaren kontsumoa: 3.000,00 euro.

Araztegiaren kontrol operatiboa: 2.500,00 euro.

Administrari laguntzailea: 3.000,00 euro.

Publizitatea eta propaganda: 1.500,00 euro.

Erregistroko notariotzaren ordainsariak: 2.000,00 euro.

–Aparteko kredituak.

LEADER begiratokien ibilbideen proiektua: 4.600,00 euro.

Aplikazio informatiko berriak: 1.500,00 euro.

–Diru-sarrera partida gutxitzea.

Dirulaguntza artzainen txaboletarako: 23.000,00 euro.

FINANTZAKETA: 186.220,00 euro.

–Diru-sarrera berriak.

Administrazio elektronikorako dirulaguntza: 750,00 euro.

Desjabetzapena, Nafarroako ubidea: 50.000,00 euro.

–Diru-sarrera handiagoak.

Itzulketa araztegiko argia: 3.000,00 euro.

Itzulketa araztegiko faktura: 2.500,00 euro.

–Diruzaintzako gerakina:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 129.970,00 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Lerinen, 2022ko martxoaren 7an.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L2203359