57. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2022ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, otsailaren 21ean, 2022ko aurrekontu orokorraren eta hura betearazteko oinarrien hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egoteko epea iragan da, aurrekontuaren kontra inork erreklamaziorik aurkeztu gabe. Beraz, behin betikoz onetsirik gelditu da 2022ko ekitaldirako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Ogasunari buruzko 6/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoa betez.

Hori dela eta, aipatutako Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, laburturik argitaratzen da behin betikoz onetsitako aurrekontua:

DIRUS-ARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 343.560 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 32.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 13.580 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 496.935 euro.

5. kapitulua.–Ondareko dirusarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 10 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 515.100 euro.

Dirusarrerak, guztira: 1.401.185 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileen ordainsariak: 303.100 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 215.685 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 365.300 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 515.100 euro.

7. kapitulua.– Kapital transferentziak: 2.000 euro.

Gastuak, guztira: 1.401.185 euro.

Mugiron (Larraun), 2022ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2203805