57. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

55/2022 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2022ko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra irakasleek prestakuntza ikastaroak egiteko laguntzen deialdia onesten duena.

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak, atzerriko hizkuntzak irakasten dituzten edo eskolak atzerriko hizkuntzetan ematen dituzten irakasleen prestakuntzaren inguruko gomendioak kontuan hartuta, eta indarreko legediari jarraikiz, bidezkotzat jotzen du irakasleen atzerriko prestakuntza sustatzea.

Atzerriko hizkuntzen irakasleak atzerrian prestatzea funtsezkoa da, bai hizkuntza maila gaurkotzeko, baita hizkuntzak irakasteko metodologian, hizkuntzak edukien bidez irakasteko metodologian, eta antzeko beste gai batzuetan prestatzeko ere.

Hala ere, COVID-19ak sortu duen osasun krisia dela eta, aurrez aurreko atzerriko prestakuntza jarduera ia guztiak eten egin dira 2020ko eta 2021eko udetan. Urte horretan sustatzen segitu zen on-line prestakuntza, ikastaroak antolatzen dituzten entitateek eskaintzen dutena, udako hilabeteetatik kanpo.

Egoera ebazpen hau idaztean dagoen moduan mantenduko dela aurreikusita, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak txostena aurkeztu du, eta horretan proposatu laguntzen deialdi bat egitea on-line eta aurrez aurreko ikastaroak egiteko 2022ko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta itunduetan atzerriko hizkuntzak edo hizkuntzaz bestelako irakasgaiak atzerriko hizkuntzetan irakasten dituzten irakasleentzako edo, atzerriko hizkuntza baten C1 maila edo baliokidea izanda, hizkuntza hori irakasteko metodologiari buruzko prestakuntza jaso nahi duten irakasleentzako.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Atzerrian aurrez aurreko ikastaro bat egiteko 25 banakako laguntza –1.000 euro artekoak– emateko deialdia onestea. Parte hartzeko oinarriak ebazpen honen 1. eranskinean ageri dira.

2. Horretarako, gehienez 29.550 euroko gastua onestea, 2022eko Aurrekontuko “Atzerriko hizkuntzetako irakasleen prestakuntzarako laguntzak” izeneko 420001-42400-4809-321202 partidaren kargura.

3. Ebazpen hau eta bere eranskinak www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio (Hezkuntzako berriak) eta www.nafarroa.eus (Tramiteak) webguneetan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau eta bere eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Atzerriko Hizkuntzen Atalera, Argibide eta Agiri Bulegora eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2022ko otsailaren 22an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

1. ERANSKINA

2022ko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra irakasleek prestakuntza ikastaroak egiteko laguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak

Lehen oinarria.–Deialdiaren xedea.

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak atzerrian aurrez aurreko ikastaro bat egiteko gehienez 25 banakako laguntzako deialdia egin du –1.000 euro artekoak–. Parte hartzeko oinarriak ebazpen honen 1. eranskinean ageri dira. Foru komunitateko Haur Hezkuntzako, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleei bideratuta daude.

Irakasle eskatzaileek kudeatu beharko dituzte zuzenean ikastaroa ematen duen erakundearekin deialdi honen bidez diruz laguntzen diren ikastaroetako izen-ematea eta gainerako tramiteak.

Bigarren oinarria.–Parte hartzeko baldintzak.

–Jarduneko irakaslea izatea.

–Irakasleentzako atzerriko edo online prestakuntzarako laguntzarik jaso ez izana azken hiru deialdietan.

–Irakaslea egoera hauetako batean izatea:

–Atzerriko hizkuntzak irakastea (ingelesa, frantsesa, alemana) edo eskolak atzerriko hizkuntzetan ematea (British, IIP, FIP, AHIP, Bigarren Hezkuntzako programa eleaniztuna eta atal elebidunak) Nafarroako Foru Komunitateko Haur, Lehen edo Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan.

–Sare publikoko Bigarren Hezkuntzako irakaslea izatea, hizkuntza arlokoak ez diren irakasgaietakoa, C1 mailaren profil baliokidea egiaztatzen badu deialdiaren xede diren atzerriko hizkuntzetako batean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuari jarraikiz.

–Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakaslea izatea.

Hirugarren oinarria.–Udako atzerriko ikastaro bat egiteko laguntza indibidualen deskribapena.

3.1. Ikastaroen ezaugarriak.

–Ikastaroaren edukia metodologikoa izanen da, eta hizkuntzekin eta haien didaktikarekin lotuta.

–Gutxienez bi asteko iraupena eta berrogei irakastordu izan beharko ditu (hogei online ikastaroetan).

Aurrez aurreko ikastaroetan, eskolaz kanpoko jardueren edo jarduera soziokulturalen orduak (bisitak, antzerkia, zinea, eta abar) ez dira inola ere zenbatuko.

–Ikastaroak 2022ko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean egin beharko dira.

–Laguntza hauek bateraezinak dira 2022an Hezkuntza Departamentuak antolaturiko udako ikastaroetan parte hartzearekin.

3.2. Laguntzen banaketa.

3.2.1. Aurrezko aurreko prestakuntzarako laguntzak:

Guztira 25 laguntza emanen dira. Horietatik 17 sare publikoko irakasleentzat gordetzen dira (ingeleseko 13, frantseseko 3 eta alemaneko/italierako 1), eta 8 sare itunduko irakasleentzat (ingeleseko 6, frantseseko 1 eta alemaneko 1).

Sare bakoitzeko hizkuntza bakoitzarentzat erreserbatutako laguntza guztiak esleitzea posible ez bada, esleitu gabeak beste sarean hizkuntza berean ari direnentzat izanen dira.

3.2.2 Online prestakuntzarako laguntzak:

Osotara 13 laguntza emanen dira eta horietatik 8 sare publikoko irakasleendako izanen dira eta gainerako 5ak sare itundukoendako, edozein dela ere hizkuntza.

3.2.3 Hala ere laguntzaren bat ezin bada esleitu eskatzaileak falta direlako modalitateren batean, besteren bateko eskatzaileei esleitu ahalko zaie. Batzordeak kontuan hartuko du, esleipenerako, hizkuntza eta sare bakoitzeko eskaeren proportzioa, laguntza guztiak esleitzeko.

3,3. Laguntzen zenbatekoa eta estaldura.

3.3.1. Laguntzen xedea da matrikularen oinarrizko kontzeptua finantzatzea eta, aurrez aurrekoen kasuan, ostatuarena ere bai.

Gehienez ere 1.000 euroko laguntzak jasoko dira aurrez aurreko modalitaterako, eta 350 euro, online modalitaterako.

Ikastaroa egindakoan jasoko da laguntza, behin matrikulari eta, hala badagokio, ostatuari, lotutako gastuen frogagiriak aurkeztu eta egiaztatuta, eta ikastaroaren ordu guztiak zehazten dituen bertaratze ziurtagiria aurkeztuta, 2021eko azaroaren 20ra arte. Gastuak deialdi honetako zazpigarren oinarrian xedatzen denaren arabera frogatu beharko dira.

3.3.2. Hezkuntza Departamentuak beretzat gordeko du gastuetako edo haien frogagirietako batzuk aintzat ez hartzeko eskubidea, gehiegizkotzat edo desegokitzat jotzen baditu. Jasotzen den laguntzak ez dio inolako onura ekonomiko pertsonalik ekarriko adjudikaziodunari. Dirulaguntza hauengatik ez da zergarik ordaindu behar.

3.3.3. Laguntza bat eskuratzen duen pertsona baino ez da arduratuko hautatu den ikastarorako inskripzioa kudeatzeaz eta egin beharreko ordainketak egiteaz.

Laugarren oinarria.–Eskaeren aurkezpena, dokumentazioa eta epea.

Laguntza honetaz gain, Departamentuak udako ikastaroetarako egiten dituen beste deialdietako batean parte hartzea ere eskatzen bada, lehenesteko ordena adierazi beharko da nahitaez bi eskaeretan.

4,1. Eskaerak aurkeztea.

a) Eskaera, ahal izanez gero, webgune honetako inprimakiaren bidez beteko da:

https://forms.gle/8DU7EtMjjJt1hYkw6

Eranskin honen 4.2 puntuan aipatzen den dokumentazioa eskaneatu eta posta elektroniko honetara bidaliko da: idiomas@educacion.navarra.es.

b) Bestela, ebazpen honetako 2. Eranskina eta dagokion dokumentazioa aurkeztuko da ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuak aipatutako Nafarroako Foru Komunitateko Erregistro Orokor Elektronikoan, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean zilegitzat jotzen den beste edozein bidez.

Eskabidea eta dokumentazioa posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun azal ireki batean sartuko dira, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar diezazkioten.

Departamentuak, dirulaguntzak emateko xedeei dagokienez, programa egokia den edo ez baloratuko du. Ezezko balorazioa emanez gero, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuak horren berri emanen dio eskatzaileari, arrazoiak adierazita, 5 egun naturaleko epean beste ikastaro baten programa aurkez dezan. Laguntza ematea beste ikastaro baten aurkezpenaren eta haren egokitasunaren baldintzapean egonen da beti.

Era berean, laguntza eskaera aurkeztu eta gero hautagaiak ikastaroa aldatzen badu, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari jakinarazi beharko dio behin betiko zerrendak argitaratu baino lehen, hautatu duen ikastaroaren programa erantsirik, hark onets dezan. Horrela egin ezean, ez dago bermatuta laguntza emanen dela.

Behar izanez gero, agiri osagarriak aurkezteko eskatzen ahalko da.

Deialdi honetako ikastaro eta laguntzak eskuratu ahal izateko eskabideak Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari zuzenduko zaizkio beti.

4.2. Nahitaezko dokumentazioa.

1) Eskabide guztietarako: Zinpeko aitorpena, 9. eranskinaren arabera betea.

2) Ikastetxe publikoak:

a) Atzerriko hizkuntza bat irakasten duten irakasleak: ikastaroaren xedeko hizkuntza irakasten emandako ikasturteak irakaslearen zerbitzu-orriaren bidez egiaztatuko dira. Atzerriko Hizkuntzen Atalak ofizioz eskatuko dizkio orriak Giza Baliabideen Zerbitzuari, eta, horregatik, eskatzaileak ez du datu hori eman behar.

b) Eskolak atzerriko hizkuntzan ematen dituzten irakasleak: Aurreko ikasturteetan edo ikasturte honetan ingelesez, frantsesez edo alemanez (IIP, AIP edo atal elebidunak) zein ikastetxetan irakatsi den edo irakasten ari den, hango zuzendariaren ziurtagiria (8. eranskina), irakaslan hori zehazten duena. Eskatzaileak aurkeztu beharko du.

c) Bigarren Hezkuntzako irakasleak, C1 hizkuntza eskakizuna edo hizkuntza gaitasuna dutenak deialdi honen xede diren atzerriko hizkuntzetako edozeinetan:

–Alemaneko, frantseseko, ingeleseko edo italierako C1 mailaren ziurtagiria, 30/2018 Foru Aginduak aldatutako 30/2011 Foru Aginduan ezarritakoen artetik. Foru agindu horren bidez, hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulazioak eta ziurtagiriak ezarri ziren, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezartzen dituen mailei erreferentzia eginez, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko eskumeneko eremuan.

AHIP, PF edo PI profila edukiz gero, ez da dokumentaziorik aurkeztu beharko, ofizioz egiaztatuko baita.

3) Sare itunduko ikastetxeak.

–Ikastetxeko (edo ikastetxeetako) zuzendariaren ziurtagiria, zeinean zehaztuko baita aurreko ikasturteetan zer irakatsi den eta gaur egun zer irakasten ari den ingelesez, frantsesez edo alemanez (IIP, eta atal elebidunak) (8. eranskina). Eskatzaileak aurkeztu beharko du ziurtagiri hori.

4.3. Aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko hamabost egun naturaleko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bosgarren oinarria.–Hautapen batzordea.

Hautapen batzordea kide hauek osatuko dute :

–Atzerriko Hizkuntzen Ataleko burua, batzordeburua izanen dena, edo hark eskuordetzen duena.

–Europako Proiektuen Bulegoko burua, edo hark eskuordetzen duena.

–Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko legelari bat.

Hautapen batzordeak 3. eranskinean ezarritako baremoaren arabera baloratu eta barematuko ditu parte hartzeko eskaera guztiak.

Seigarren oinarria.–Deialdiaren ebazpena.

Hautapen batzordeak hautapen prozesuaren behin-behineko emaitzak zerrenda batean argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuaren atarian (www.nafarroa.eus) eta https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio web-orrian (Hezkuntzako berrien atalean).

Zerrenda horretan honako hauek agertuko dira:

–Behin-behinekoz esleitu diren eskaeren zerrenda eta bakoitzak lortutako puntuazioa.

–Erreserban diren eskaeren zerrenda eta bakoitzak lortutako puntuazioa.

–Baztertutako eskaeren zerrenda, arrazoia zein izan den zehaztuta.

Zerrendetan zenbaki bana esleituko zaie eskatzaileei, berdinketarik bada zozketa publiko baten bidez ebazteko. Zozketa Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.nafarroa.eus) eta Hezkuntza Departamentuaren web-orrian (https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio) iragarriko da.

Hautagaiek erreklamazioak aurkez ditzakete hautapen batzordearen aurrean, hiru egun balioduneko epean, behin-behineko zerrenda argitaratzen denetik.

Behin erreklamazioak aztertutakoan eta ebatzitakoan, Hezkuntzako zuzendari nagusiak behin betiko ebatziko du deialdia, Ebazpen baten bidez, eta laguntzen esleipenaren behin betiko zerrenda argitaratuko du Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus.

Emandako laguntzari uko eginez gero, behin betiko zerrenda argitaratu eta hiru egun naturaleko epean, hautatuek deialdiaren 4. eranskina igorri beharko diote Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari posta elektronikoz (idiomas@educacion.navarra.es), laguntzari uko egiten diotela adierazteko. Mezuaren gaiaren eremuan “Uko egitea - Atzerriko hizkuntza” eta eskatzailearen izena eta bi deitura idatzi beharko dira.

Bestela, laguntza onartu dutela ulertuko da.

Ezarritako epea bukatutakoan ere uko egiteak irits daitezkeela aurreikusirik, ukoa epe hori bukatu ondoren aurkezteak hurrengo deialdietatik baztertzea ekarriko du, kasu justifikatuetan izan ezik.

Hezkuntza Departamentuak eskubidea izanen du ikastaroa egin aurretik laguntzaren esleipena bertan behera uzteko, baldin eta egiaztatzen bada eskatzailearen destinoa Nafarroako Foru Komunitatetik kanpora aldatu dela, edo aurreikusten bada betebehar gisa ezartzen diren baldintzetakoren batek ez duela indarrik izanen hurrengo ikasturtean (2022-2023).

Zazpigarren oinarria.–Azken agiriak eta laguntzak ordaintzeko eskabidea.

2022Ko irailaren 20an beranduenez, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira, Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari zuzenduak:

–Ikastaroaren azken txostena. Hartan agertuko dira ikastaroaren ezaugarri eta helburuak, egindako jarduerak eta norberaren balorazioa; oro har, webgune honetako datu-orriaren bidez eginen da (Chrome erabilita, ahal bada):

https://forms.gle/PzoE8vpKwUdXmXSC6

Bestela, deialdi honen 5. eranskina bete eta aurkeztu beharko da.

–Ikastarora joan dela ziurtatzen duen agiriaren fotokopia. Hartan, erakunde antolatzailea, parte-hartzailearen izen-deiturak, egindako jardueraren izena, ikastaroaren datak eta guztira egindako irakastorduak azalduko dira. Datu horiek guztiak nahitaezkoak dira laguntza ordaintzeko.

Kalkulu horretan, ez dira aintzat hartuko eskolaz kanpoko jarduerak, jarduera osagarriak eta programazio soziala.

–Gastuen laburpen orria (6. eranskina).

–Matrikularen jatorrizko faktura, baita ordaindu dela frogatzen duen agiria ere.

–Irakasle onuradunek, gainera, “Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera” (7. eranskina) aurkeztu beharko dute, ez badute inoiz aurkeztu, dagokion banketxeak betea eta zigilatua. Agiri hori helbide honetan ere jasota dago:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/Recursos/Impresos+de+Tesoreria.htm

Agiri horiek eskaneatuta igortzen ahalko dira posta elektroniko honetara: idiomas@educacion.navarra.es. Mezuaren gaiaren eremuan “Azken txostena” eta interesdunaren izen-deiturak idatzi beharko dira. Hala eta guztiz ere, Hezkuntza Departamentuak laguntzaren onuradunari edozein unetan eskatzen ahalko dio jatorrizko ziurtagiriak eta fakturak aurkezteko, egokitzat jotzen badu.

Zortzigarren oinarria.–Laguntzak ordaintzea.

Deialdi honen hirugarren oinarriarekin bat, esleitutako laguntza guztia ordaintzeko, deialdiaren zazpigarren oinarrian aipatzen diren azken agiriak aurkeztu behar dira aurretik.

Laguntzak emateko kontuan izan diren baldintzak aldatzen badira, eta, betiere, batera erdietsi badira estatuko edo nazioarteko beste administrazio publiko batzuek ematen dituzten dirulaguntzak edo laguntzak, dirulaguntza emateko ebazpenak aldatzen ahalko dira.

Laguntza hauen onuradunak Hezkuntza Departamentuari eskatzen dien informazio guztia ematera derrigortuta daude, eta behar diren finantza kontrolerako jarduketen menpe geldituko dira. Oinarriotan ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoa aplikatuko da.

Bederatzigarren oinarria.–Ziurtapena.

Hezkuntza Departamentuak ez du diruz lagundu den ikastarora bertaratzearen edo hura aprobetxatzearen inolako ziurtagiririk igorriko.

Hamargarren oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen eta honetatik sortzen diren egintzen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, horiek jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

2. eranskina.–Parte hartzeko eskabidea.

4. eranskina.–Uko egitea.

5. eranskina.–Bukaerako txostena.

6. eranskina.–Aurkeztutako fakturen laburpena.

7. eranskina.–Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera.

8. eranskina.–Ikastetxeko zuzendariaren ziurtagiria.

9. eranskina.–Zinpeko aitorpena.

Deskargatu 2., 4., 5., 6., 8. eta 9. eranskinak (DOC).

7. eranskina.–Transferentzia bidez ordaintzeko eskabidea (DOC).

3. ERANSKINA

2022ko udan irakasleek prestakuntza ikastaroak atzerrian aurrez aurre edo online egiteko laguntzen deialdirako baremoa

MEREZIMENDUA

GEHIENEKO PUNTUAZIOA

DOKUMENTAZIOA

Funtzionarioa izateagatik.

2

Eskatutako ikastaroaren xedeko hizkuntza irakasten emandako urte bakoitzeko.

(0,5 puntu, urte bakoitzeko).

3

Zuzendariaren ziurtagiria

(Ikastetxe itunduetan bakarrik)

Atzerriko hizkuntzan ematen den arlo batean irakasten emandako urte bakoitzeko, Departamentuak baimendutako programa eleaniztuna duen ikastetxe batean.

(0,5 puntu, urte bakoitzeko).

3

Zuzendariaren ziurtagiria

(8. eranskina)

Bigarren Hezkuntzan eskolak emateagatik hizkuntza arlokoa ez den irakasgai batean, urte bakoitzeko.

(0,5 puntu, urte bakoitzeko).

(soilik aplikatuko da aurreko apartatuetan punturik ematen ez duten ikasturteetan)

3

C1 mailaren ziurtagiria

(Hizkuntza eskakizuna ofizioz egiaztatuko da)

KA1 (Erasmus+) prestakuntzarako mugikortasun laguntzarik jaso ez badu 2018-2019, 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetan.

1

Zinpeko aitorpena

(9. eranskina)

Iragarkiaren kodea: F2202758