57. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Irurtzungo Udalbatzak, 2022ko otsailaren 22an egindako Osoko Bilkuran, hasierako onarpena eman zion 2022ko ekitaldirako aurrekontu orokor bakarrari.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aurrekontua jendaurrean ikusgai egongo da Udal Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, interesdunek espedientea aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak egin ditzaten.

Irurtzunen, 2022ko martxoaren 3an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2203286