57. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan denez eta inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onesten da 2022. urteko udal aurrekontua, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2022ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 24an.

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 215.200,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 7.000,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 33.700,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 323.570,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta bestelakoak: 2.430,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 581.900.00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 258.800,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 248.350,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 53.750,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 21.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 581.900,00 euro.

Denak Bat erakunde autonomoaren 2021erako diru-sarrera eta gastuen aurreikuspenak ere onetsi ziren, xehetasun honekin:

DIRU-SARRERAK: 69.400,00 euro.

GASTUAK: 69.400,00 euro.

Etxaurin, 2022ko otsailaren 28an.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.

Iragarkiaren kodea: L2202952