57. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa, Julián Romano Ugarte Musika eskolan izena emateko eta matrikulatzeko prezio publikoak arautzen dituen 1.4 ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2022ko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, Lizarrako Julián Romano Ugarte Musika eskola erakunde autonomoan izena emateko eta matrikulatzeko prezio publikoak arautzen dituen 1.4 arauan, bertako Zuzendaritza Batzordeak onetsi bezala. Arauak ondorioak izanen ditu oraingo eskolaldian.

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide), ordenantzaren aldaketa onetsia jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazio, kexa edo oharrak.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lizarran, 2022ko martxoaren 4an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2203292