57. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERATSUN

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Eratsungo Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien bidez, honako baso-aprobetxamendu hauek saltzeko:

Lote bakarra, Orrota alderdian. Haren ustiapena baimendu zen Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 8ko 63/2022 Ebazpenaren bidez. Honela osatuta dago lotea:

–321,58 m³ enbor txiki eta 137,82 m³ pago-zur, (F. sylvatica, pagoa), 7350,31 euroan zenbatetsiak (BEZik gabe).

Lotearen guztizko zenbatespena, beraz, 7.350,31 eurokoa da (BEZik gabe).

Eskaintzak aurkeztuko dira baldintza-agirian ezarritako agiriekin batera, gutun-azal itxian, Eratsungo Udalaren Erregistroan, edo haren egoitza elektronikoan (https://eratsun.egoitzaelektronikoa.eus/info.0), edo indarreko araudian jasotzen den beste edozein bitarteko erabiliz, 20 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eskaintzekin batera, aurkeztu beharko da, fidantza gisa, hasierako prezioaren %2 utzi izanaren gordekina (hau da, 147,01 euro).

Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen agiria interesdunen eskura dago Eratsungo Udalaren bulegoetan eta haren egoitza elektronikoan.

Eratsunen, 2022ko otsailaren 28an.–Alkatea, Ignacio Estanga Michelena.

I. ERANSKINA

Eskaintza ekonomikoaren eredua (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2203580