57. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUES

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Eguesko Kontzejuko Batzarrak, 2022ko otsailaren 24an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko aurrekontu orokorra.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta bete dadin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua; hartara, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Eguesen, 2022ko martxoaren 3an.–Kontzejuko burua, José Angel Valdezate Royo.

Iragarkiaren kodea: L2203336