57. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

14/2022 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, honako proiektu hau behin betiko onesten duena: “N-4150 errepidean (Leitza-Goizueta-Hernani) bi bihurgune hobetzea, 4+780 KPan eta 4+970 KPan”.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren irailaren 24ko 60/2021 Foru Aginduaren bidez, proiektu hau behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean paratu zen, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako: “N-4150 errepidean (Leitza-Goizueta-Hernani) bi bihurgune hobetzea, 4+780 KPan eta 4+970 KPan”.

Jendaurreko epea amaitu da eta ez da alegaziorik jaso.

Proiektuak badu Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren txostena.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

Hori horrela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.2 artikuluari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren 26. artikuluaren g) letraren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea proiektu hau: “N-4150 errepidean (Leitza-Goizueta-Hernani) bi bihurgune hobetzea, 4+780 KPan eta 4+970 KPan”. Aurrekontua 360.518,37 eurokoa da (BEZa barne).

2. Behin betiko onestea ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Eranskinean ageri da.

3. Dei egitea “N-4150 errepidean (Leitza-Goizueta-Hernani) bi bihurgune hobetzea, 4+780 KPan eta 4+970 KPan” deritzon proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, 2022ko maiatzaren 25ean ager daitezen Ezkurrako udaletxean, okupatu aurreko aktak egiteko, eta hala badagokio, okupazio aktak egiteko.

4. Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

5. Ekitaldi horretara titularrek beraiek joan beharko dute, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona bat bidali, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.

6. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

7. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Azpiegitura Berrien Zerbitzuari eta Ezkurrako Udalari, eta azken hori premiatzea iragarki-taulan argitara dezan.

8. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta partikularrek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzenduta, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ezertan galarazi gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hura jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2022ko otsailaren 25ean.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

ERANSKINA

“N-4150 ERREPIDEAN (LEITZA-GOIZUETA-HERNANI) BI BIHURGUNE HOBETZEA, 4+780 KPan ETA 4+970 KPan”

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA

Zk.

JABEA ETA HELBIDEA

DESJ. AZALERA

m2

KATASTROKO

DATUAK

Pol.

Lurz.

Lur mota

EZKURRAKO UDAL-MUGARTEA

EZ-01

EZKURRAKO UDALAREN HERRI-LURRAK

1.796

1

26

Basoa

Iragarkiaren kodea: F2202860