57. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GAZTELUBERRI

2022ko karga-tasak. Hasierako onespena

Gazteluberriko Udalak, 2022ko otsailaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen karga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2022ko ekitaldirako, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 64. artikuluetan ezarrita dagoenarekin.

Hasiera batez onesteko erabakia Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen da ikusgai 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da baldin eta aurreko paragrafoan xedaturiko epean ez bada aurkezten erreklamazio, kexa nahiz oharrik.

Gazteluberrin, 2022ko otsailaren 25ean.–Alkatea, José Hernández Aristu.

Iragarkiaren kodea: L2202927