57. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAURRETA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan baita inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2022ko udal aurrekontua, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuarekin. Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2022ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 10ean.

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 32.000,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 500,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 1.450,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 75.904,52 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta bestelakoak: 4.450,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 114.304,52 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 15.022,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta abarretako gastuak: 45.577,54 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 36.685,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 17.020,00 euro.

Gastuak, guztira: 114.304,52 euro.

Bidaurretan, 2022ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Enara Rabina del Rio.

Iragarkiaren kodea: L2202923