57. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

621/2022 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara Maite Manzano Ciudad andreak, arkitekto teknikoen bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiari dagokionez, jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (46/2022 prozedura arrunta).

Maite Manzano Ciudad andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, hain zuzen, lehenagotik berak jarria zuen gora jotzeko errekurtso baten ustezko ezespenaren aurka. Gora jotzeko errekurtso hori Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 14ko 2925/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiko kalifikazio epaimahaiak 2021eko maiatzaren 24an hartutako erabakiaren aurka jarri zuen (2021eko ekainaren 2an argitaratutako erabakia), hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto teknikoen bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren barruan.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, sala horrek eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Maite Manzano Ciudad andreak aurkeztu duen 46/2022 prozedura arruntean gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, eta Maite Manzano Ciudad andreari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko martxoaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

Iragarkiaren kodea: F2203611