57. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2022ko martxoaren 10ean egin ezohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2022ko plantilla organikoa.

Indarrean diren xedapenak bete beharrez, onetsitako plantilla organikoa Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik izanez gero, Osoko Bilkurak horien eta plantillaren behin betiko onespenaren gaineko akordio zehatza hartuko luke. Erreklamaziorik ez balego, Plantilla behin betiko onartutzat emanen da, jendaurreko epea igaro ondoren.

Baztanen, 2022ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2203603