57. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

2022ko lan egutegia eta egun baliogabeen egutegia

Baztango Udalak, 2022ko otsailaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, 5. puntuan erabaki zuen:

1.–Onestea Baztango Udalaren zerbitzuko langileen 2022. urteko jaiegunen egutegia, igandeez gain honako hau izanen delarik: urtarrilak 1 eta 6; apirilak 14, 15 eta 18; uztailak 25, 26, 27 eta 28; abuztuak 15; urriak 12 eta 28 (Baztango besta eguna), azaroak 1; abenduak 3, 6, 8 eta 26.

Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia orokorrean 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da. Ordutegiaren zati finkoa eta beraz nahitaez bertan egotekoa 9:00etatik 15:00etara izanen da; gainerako ordutegia langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 7:30etik 9:00etara eta 15:00etatik 16:30era.

Langileek bete beharreko gehieneko ordu kopurua (1592) koadratzearren ordu-poltsa izanen dute familia eta lana bateratzeko edota norberaren aferetarako, gehiegizko lan-orduen ondorioz sortutakoa. 2022rako onetsi den lan egutegiaren arabera 43 ordu izango dira. Ordu hauek ezingo zaizkie opor egunei gehitu.

2.–Adieraztea orobat baliogabeak izanen direla 2022. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak. Baztango Udaleko Erregistro Orokorra 9:00etatik 14:00ak arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ortziralera, lanegunetan.

3.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-oholean argitaratzea, bere ondorioetarako.

Baztanen, 2022ko otsailaren 24an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2203364