57. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Artazuko Udalak, 2022ko martxoaren 3an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta haiek betearazteko oinarriak.

Iragarki hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktuen taulan, eta espedientea jendaurrean paratzen da bizilagunek nahiz interesdunek Udal Idazkaritzan azter dezaten eta egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten, hamabost egun balioduneko epean, argitaratzen denetik hasita. Aditzera ematen da, jendaurreko epean alegaziorik jasotzen ez bada, espedientearen hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatuarekin.

Artazun, 2022ko martxoaren 3an.–Alkate udalburua, Iñaki Arguiñano Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2203310