57. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Artazuko Udalak, 2022ko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko plantilla organikoa.

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin, erabakiaren iragarki hau argitaratzen da eta espedientea jendaurrean paratzen da, hamabost egun baliodunean, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Artazun, 2022ko martxoaren 3an.–Alkate udalburua, Iñaki Arguiñano Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2203309