57. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

599/2022 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Jesús Félix Echeverría Echeverría jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, zeladore lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 2ko 811E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan zeladore izateko 110 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2019ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 5ekoan.

Abuztuaren 29ko 3036E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 180. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 12koa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Urriaren 28ko 3441E/2019 Ebazpenaren bidez, behin betiko zerrenda onetsi zen; ebazpen hori 2019ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 11koan.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2021eko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 27koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 20ko 3315/2021 Ebazpenaren bidez, eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuten eta baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatu ziren, eta haietako bati epearen zenbaketa eten zitzaion. Gero, ezinbesteko kausa bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 7ko 578/2022 Ebazpenaren bidez izendatua izan da.

Ondoren, desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandako izangai bati, alegia, Iñaki Osés Ayerra jaunari, borondatezko eszedentzia eman zaio, lanpostuaz jabetu zenetik aurrerako ondorioekin, une horretan Administrazio Publiko honetan zerbitzuak ematen ari zelako. Beraz, hautapen prozesua txanda horretatik gainditu eta baldintzak betetzen dituzten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin bete behar da baja hori, eta, horretan oinarriturik, 2022ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 4koan, Jesús Félix Echeverría Echeverría jauna izendatzeko proposamen osagarria argitaratu da.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangaiak deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Jesús Félix Echeverría Echeverría jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, zeladore lanpostuetan aritzeko, eta 63810 zenbakia duen lanpostu hutsa esleitzea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioari atxikia.

2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze honek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2022ko martxoaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

Iragarkiaren kodea: F2203601