57. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

578/2022 EBAZPENA, martxoaren 7koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, María Idoya Tolosana Bazán andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, zeladore lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 2ko 811E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan zeladore izateko 110 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2019ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 5ekoan.

Abuztuaren 29ko 3036E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 180. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 12koa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Urriaren 28ko 3441E/2019 Ebazpenaren bidez, behin betiko zerrenda onetsi zen; ebazpen hori 2019ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 11koan.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukaturik, 2021eko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 27koan, argitaratu egin zen hautapen prozesua puntuazio altuenekin gainditu eta, horrenbestez, deialdian aurreikusitako lanpostuetan sartzen ahal diren izangaien aldeko izendapen proposamena. Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 20ko 3315/2021 Ebazpenaren bidez, eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuten eta baldintzak betetzen zituzten izangaien izendapena egin zen, eta María Idoya Tolosana Bazán andreari epearen zenbaketa eten egin zitzaion.

Alegatutako ezinbesteko kausa bukatu denez, María Idoya Tolosa Bazán andreak aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta lanpostuan jarduteko gaitasunari buruzko txosten medikoa egin delarik, bidezkoa da orain onestea bai haren izendapena, bai aukeratu zuen lanpostuaren esleipena.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. María Idoya Tolosana Bazán andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, zeladore lanpostuetan aritzeko, eta 64374 zenbakia duen lanpostu hutsa esleitzea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioari atxikia.

2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze honek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2022ko martxoaren 7an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

Iragarkiaren kodea: F2203604