56. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko OOLTko medikuen, LZAko medikuen eta LZBko medikuen 107 lanpostu betetzeko oposizio-lehiaketaren lehiaketaldiko behin betiko emaitzen aurka.

Jakitera ematen da gora jotzeko zenbait errekurtso jarri direla deialdi honetako lehiaketaldiko behin betiko emaitzen aurka: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko medikuen 69 lanpostu, Larrialdietako Zerbitzu Arrunteko medikuen 26 lanpostu eta Larrialdietako Zerbitzu Bereziko medikuen 12 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 13ko 54E/2021 Ebazpenaren bidez onetsia eta 2021eko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 11koan, argitaratua. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela alegazioak aurkezteko, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopiak eskuratu nahi dituzten interesdunek haiek bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia horiek.

Alegazioak aurkeztu ahal izanen dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako moduan.

Iruñean, 2022ko martxoaren 1ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua, Marta Beamonte Aréjula.

Iragarkiaren kodea: F2202951