56. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez (Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa) onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 161. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak erabaki du ofizioz hastea, kontzesioaren epea bukatu delako, uren erabilera pribatiborako eskubidea azkentzeko espedienteak eta, hala badagokio, balizko zortasunenak; espediente horien erregistro-datuak honako hauek dira:

TITULARRA

HARGUNEA

UDALERRIA

EMARIA

DESTINOA

TITULUA/DATA/AGINTARIA

INSKRIPZIOA

A/31/00145 ESPEDIENTEA

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua

Kamaindegiko erreka

Lesaka

10,00 l/s

Salmonidoen hazkuntza

Kontzesioa/1995eko abuztuaren 21a/Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoa

4253

A atala

A/31/1.º0140 ESPEDIENTEA

José Alzugaray Alzugaray

Eskolabordako erreka

Lesaka

0,01 l/s

aziendari edaten emateko

Kontzesioa/1990eko abenduaren 21a/Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoa

826

A atala

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, aprobetxamendu horien azkentzeak ukituta gertatzen direnek egoki iruditzen zaiena adieraz dezaten epe horretan Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoaren aurrean.

Oviedon, 2022ko otsailaren 21ean.–Idazkari nagusia, eskuordez, kontzesio arloko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 09ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), David Pérez Méndez-Castrillón.

Iragarkiaren kodea: E2203005