56. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04244 JV/sr espedientea
Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Miguel Arregui Tellechea eta María Dolores Indacochea Indacochea.

Ibaiaren edo ur-lasterraren izena eta kodea: Ezkurra-1/0100/170.

Eskatutako emaria: 2 l/s-koa.

Tokia: Landako Bidea, Txiliturri alderdia.

Udal-mugartea eta probintzia: Zubieta (Nafarroa).

Erabilera: 1.857 m²-ko lursaila ureztatzea.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ura Ezkurra ibaitik hartuko da, 0,95 ZP-ko ponpa batez xurgatuz; bertatik, bi mahuka erabiliz mila bana litroko bi bidoi beteko dira. Bidoi horietan polietilenozko mahuka bat entxufatuko da ureztatzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Zubietako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko otsailaren 23an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2203003