56. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkatetzaren 205/2022 Ebazpena, martxoaren 10ekoa.

Udalerritik kanpo izanen naiz martxoaren 11tik 13ra, biak barne.

Legeak ezartzen duenez, alkaterik ez denean –kanpoan izateagatik, adibidez– alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunak egitea, izendapen ordenaren arabera. Hala ere, alkateordeak ezin izanen ditu eginkizun horiek bereganatu, baldin eta alkateak ez badizkio espresuki eskuordetzen Alkatetzaren ebazpen baten bidez; ebazpen horrek ezarriko du zer gai utzi dituen haren esku, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da. Bada, horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

1. Piluka García Castellano lehen alkateordearen esku uztea Alkatetzaren eginkizunak, zeinak bere gain hartzen baititu 2022ko martxoaren 11ko 10:00etatik 2022ko martxoaren 13ko 23:59ra.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Zizur Nagusian, 2022ko martxoaren 11n.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2203732