56. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Xehetasun-azterketa, 19. poligonoko 401. lurzatian. Hasierako onespena

Vianako Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen 2022ko martxoaren 1ean, hasiera batez onesteko 19. poligonoko 401. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Salcedo Muebles de Viana kooperatiba-sozietateak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Vianan, 2022ko martxoaren 1ean.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2203289