56. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

Ikastetxe publikoko teilatuaren kalifikazio juridikoaren aldaketa, ondoren doan lagatzeko, panel fotovoltaikoak jartzeko

Urrotz-Hiriko Udalak, 2022ko otsailaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Urrotz-Hiriko 1. poligonoko 205. lurzatian kokaturik dagoen ikastetxe publikoko teilatuaren kalifikazio juridikoaren aldaketa, ondoren erabilera Urroztarra Komunitate Energetikoari doan lagatzeko, panel fotovoltaikoak jartzeko.

Toki Erakundeen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 12. eta 134. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuak onartu zuen erregelamendu hori), espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Urrotz-Hirian, 2022ko martxoaren 2an.–Alkatea, Miguel Ángel Iribarren Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L2203152