56. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

Soberako lurzati deklaratzea 1. poligonoko 675. lurzatia. Hasierako onespena

Urrotz-Hiriko Udalak, 2022ko otsailaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen soberako lurzati deklaratzea Urrotz-Hiriko 1. poligonoko 675. lurzatia, ondoren Laura González Sáez eta Oscar Gusano Ibáñez mugakideei zuzenean saltzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12.ean xedatutakoarekin.

Jendaurreko epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, 1. poligonoko 675. lurzatia soberako lurzati deklaratzea behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Urrotz-Hirian, 2022ko martxoaren 2an.–Alkatea, Miguel Ángel Iribarren Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L2203151