56. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUBITZA

Herri-ondasunen eta jabari publikoko ondasunen mugaketa administratiboa

Kontzeju honek, Subitzako Kontzejuaren (Galar zendea) herri-ondasunen eta/edo jabari publikoko ondasunen mugaketa administratiboaren espedienteko lanan barruan, eta mugatze-lanak egin ondoren, jabe guztiei hitzordua jarrita, 2022ko otsailaren 10ean egin batzarrean, honako hau erabaki du, aho batez:

1. Behin betiko onestea herri-ondasunen eta/edo jabari publikoko ondasunen mugaketa administratiboa.

2. Ikerketa espediente bana irekitzea Subitzako katastroko 107. eta 16. lurzatiei buruz, biak 7. poligonokoak.

3. Ekintza zibilei ekitea, aldarrikatzeko Subitzako katastroko 7. poligonoko 95. lurzatiko herri-baratzea.

Interesdun guztiei banan-banan jakinaraziko zaie eta erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Erabaki honen lehenengo apartatuaren aurka, amaiera ematen baitio administrazio-bideari, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, aukeran, hura eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia argitaratu/jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia argitaratu/jakinarazten denetik hasita; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazioarekiko Auzien jurisdikzioari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi/argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/98 Legearen 8.3 eta 46.1 artikuluetan xedatutakoarekin.

Subitzan (Galar zendea), 2022ko otsailaren 14an.–Alkatea, Ismael Amatriain Goyeneche.

Iragarkiaren kodea: L2203288