56. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Ordenantza, udal aterpetxea eta hura erabiltzeko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Ribaforadako Udalak, 2022ko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Ribaforadako udal aterpetxea eta hura erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

Jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da ordenantza hori.

Ribaforadan, 2022ko martxoaren 4an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2203315