56. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Plan partziala, Iruñeko Udal Planeko S-2 sektorearen UI XIXan (ARS-4ko banaketa eremua). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2022ko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-MAR-22 (7/CU).

Bukatu da “Plan partziala, Iruñeko Udal Planeko S-2 sektorearen UI XIXan (ARS-4ko banaketa eremua)” dokumentuaren jendaurreko aldia. Plan hori Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2021eko azaroaren 15ean (4/US) eta 2021eko 274. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 2an. Ikusirik jendaurreko aldian aurkeztutako alegazioak; ikusirik Iruñerriko Mankomunitatearen 2022ko urtarrilaren 12ko eta 17ko txostenak; ikusirik Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko Alorraren 2022ko urtarrilaren 21eko ebazpena, ingurumenari buruzkoa, eta Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiaren 2022ko urtarrilaren 26ko txostena; ikusirik alegazioen txostena eta homogeneizazio koefizienteak zehazteko txostena, Aragón Terroba Ik, Lamana Pastor Lk eta Ramírez Sánchez JMk aurkeztua El Sario SL ordezkatuz, eta “Plan partziala, Iruñeko Udal Planeko S-2 sektorearen UI XIXan (ARS-4ko banaketa eremua)” behin betiko onesteko dokumentua; eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako zerbitzu tekniko eta juridikoek 2022ko otsailaren 21ean emandako txostenarekin,

ERABAKITZEN DA:

1. Onestea 2022ko otsailaren 18an aurkeztutako alegazioen txostena eta homogeneizazio koefizienteak zehazteko txostena.

2. Behin betiko onestea dokumentua “Plan partziala, Iruñeko Udal Planeko S-2 sektorearen UI XIXan (ARS-4ko banaketa eremua)” behin betiko onesteko. Dokumentua, 2022ko otsailaren 18an aurkeztu zen.

3. Erabaki hau jakinaraztea alegatzaileei, alegazio txostenaren kopiarekin batera, eta Aragón Terroba Iri, Lamana Pastor Lri eta Ramírez Sánchez JMri, El Sario SL ordezkatzen baitute.

4. Erabaki hau igortzea, dokumentuaren kopiarekin batera, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura. Argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2022ko martxoaren 9an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Plan partziala (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2203526