56. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2022ko sanferminetako kartela aukeratzeko lehiaketa. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 613246.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/613246).

Iruñeko Udalak 2022ko sanferminetako kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du, norgehiagokako araubidea erabiliz, Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko ordenantza orokorrean xedatuari jarraikiz, zeina argitaratu baitzen 2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 17an.

Lehiaketa honen helburua da 2022ko sanferminetako bestak iragartzeko kartel ofiziala aukeratzea.

Sari modalitate hau ezarri da: Eskudiruzko sari bakarra, 6.000 eurokoa.

Iruñean, 2022ko martxoaren 4an.–Kultura eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkaria, María García-Barberena Unzu.

Iragarkiaren kodea: L2203312