56. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

ADACENekin sinatutako hirigintza-hitzarmenaren luzapena, 1. poligonoko 1399. lurzatia

Orkoiengo Udalak, 2022ko otsailaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen luzatzea Nafarroako Garun Lesioko Elkartearekin (ADACEN) sinatutako hirigintza-hitzarmena, 1. poligonoko 1399. lurzatiari dagokionez.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, aplikatzeko xedatutakoa uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 24. eta 25. artikuluetan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Orkoienen, 2022ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2203149