56. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAIN-ARRIASGOITI

Jabetzari buruzko ikerketa eta berreskuratzea, Iheltzeko 2. poligonoko 34. lurzatian

Lizoain-Arriasgoitiko Udalak, 2022ko otsailaren 23an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, Iheltzeko 2. poligonoko 32. lurzatira sarbidea ematen duen bidearen, gaur egun 2. poligonoko 34. lurzatian kokatua dagoenaren, jabetzari buruzko ikerketarako eta, hala bada, haren jabetza berreskuratzeko espedientea abiaraztea, erabilera publikokoa izan daitekeelako. Lurzatia Félix María eta Jaime Agorreta Fernándezen jabetzakoa da.

Zuzenean ukiturik daudenei banan-banan jakinaraztea badela ezertan ukatu gabe, eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 38. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez azter dadin eta, hala bada, alegazioak aurkez daitezen, baita eskubide babesari buruz izan daitekeen edozein dokumentazio aurkezteko ere.

Erakustaldi publikoaren iragarkia bai Nafarroako Aldizkari Ofizialean zein aipaturiko lurzatiak kokatzen diren herriko Iragarki Oholean argitaratuko da, zeinetan erakustaldian 15 egun baliodunean egonen den. Aipaturiko epea bukatzerakoan edo, honen ondorengoa bada, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasiko da kontatzen alegazioak aurkezteko hilabeteko epea.

Lizoainen, 2022ko martxoaren 2an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2203159