56. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAIN-ARRIASGOITI

Iheltzeko herri-ondasunen transakzio-hitzarmena sinatzea. Jendaurrean jartzea

Lizoain-Arriasgoitiko Udalak, 2022ko otsailaren 23an egindako osoko bilkuran, onetsi zuen sinatzea herri-ondasunen transakzio-hitzarmen partikularra, oinarri hartuta, batetik, Herri-lurren Atalak 2021eko ekainaren 3an emandako aldeko txostena eta bestetik, oinarri orokorrak, Lizoain-Arriasgoitiko Udalak 1993ko azaroaren 30ean eta Nafarroako Gobernuak ekainaren 20ko 122/1994 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurreko epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, hitzarmena onetsitzat jo eta hura sintatuko da.

Lizoainen, 2022ko martxoaren 2an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2203158