56. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Birzatitzearen proiektua UE 29 unitatean. Behin betiko onespena

Leitzako Udaleko alkateak, azaroaren 16ko 2021/0346 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen dagokion borondatezko birzatitzearen proiektua, Promociones Urbanísticas Bidasoa SLk sustatuta.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 74. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean jarri zen. Iragarkia 2021eko abenduaren 2ko 274. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 169. artikuluan xedatutakoari jarraituz, UE 29 unitateari dagokion borondatezko birzatitzearen proiektua behin betiko onetsitzat jo da.

Leitzan, 2022ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2202971