56. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Epatzea 21-02450 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan, toleratutako eta debekatutako erabilerei buruz, UC-6, UN-3, UN-7, UN-8, AR-4 eta AR-5 unitateetan

21-02450 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa jarri da Doneztebeko Udalak 2021eko irailaren 22an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren aurka, toleratutako eta debekatutako erabilera xehatuen araubideak aldatzeari buruz, erabilera nagusiak eta baliokideak errespetaturik, Udal Planeko UC-6, UN-3, UN-7, UN-8, AR-4 eta AR-5 unitateetan. Bada, Udalak, 2022ko otsailaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki du aipatutako espedientea Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea eta alegazioen txostena onestea, eta balizko interesdunak epatzen ditu auzitegi horretan agertu ahal izan daitezen hamar egun balioduneko epean, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru dekretuak eman zion idazketan.

Aipatu erabakian xedatua betez, eta bat etorriz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), honako hau argitaratzen da eta espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen nahiei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Donezteben, 2022ko otsailaren 24an.–Alkatea, Leire Ortuoste García.

Iragarkiaren kodea: L2202892