56. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Aldaketa hautetsien dedikazioaren eta ordainsariaren gaineko araubidean. Onespena

Baztango Udalak 2022ko otsailaren 24an egindako osoko bilkuran, 8. puntuan honakoa erabaki zuen:

1.–Xabier Torres Letona zinegotziaren bi herenen dedikazioa 5 hilabetez onestea. Dedikazio horrek hileko 1.300,00 euroko soldata gordina dakar, 1.000,00 euro garbi gutxi gorabehera, gehi dagokion gizarte-segurantza.

2.–Gizarte Segurantzaren Diruzaintzako Lurralde Bulegoan eskatzea Gizarte Segurantzan dagokion araubidean sartzeko edo alta emateko, legediak agindutako moduan.

3.–Erabaki hau 2022ko martxoaren 1ean indarrean sartuko da, ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-oholean argitaratzen bada ere.

4.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-oholean argitaratzea, bere ondorioetarako.

5.–Erabakia interesdunari eta udal kontu-hartzaileari jakinaraztea, bere ezaguera eta ondorioetarako.

Baztanen, 2022ko otsailaren 24an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2203340