56. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Laburpena, 2022an jarduera soziokulturalak antolatzeko dirulaguntzen deialdiarena, 2022/02/28ko Tokiko Gobernu Batzarrak onetsia

DDBN (Identif.): 613030.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/613030).

A) Onuradunak: irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteak, Barañainen helbidea edo ordezkaritza iraunkorra izanik, Udalaren intereseko jarduera edo zerbitzu soziokulturalak egiten dituztenak. Eta helbidea Barañainen izanik edo ez, alor soziokulturalean Udalaren intereseko zerbitzuak eman edo jarduerak egiten dituzten pertsona fisikoak.

B) Xedea: antolatzea musika, antzerkia, zinema, dantza, argazkigintza, lirika, arte plastikoak eta justizia sozialeko balioak sustatzen dituzten programa, proiektu eta jarduera artistikoak, eta bultzatzea bertako aldarrikapen soziokulturalak, deialdi honen xedearekin bat datozen helburuak dituzten izaera soziokulturaleko jarduera guztiak barne. Barañaingo Udalak antolatutako jardueretan soilik parte hartzen duten erakundeen ekintzak hortik kanpo geratuko dira.

C) Oinarri arauemaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

D) Zenbatekoa: 20.000 euro.

E) Eskaerak aurkezteko epea: oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita 15 laneguneko epean (azken laneguneko 23:59ak baino lehen, eta pertsona fisikoen kasuan azken laneguneko 14ak baino lehen).

Barañainen, 2022ko otsailaren 28an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2203207