56. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Armañantzasko Udalak, 2022ko martxoaren 8an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea erakunde honen 2022ko ekitaldirako aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, bai eta horiek jendaurrean jartzea ere, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarri bezala.

Hasiera batez onetsitako aurrekontua Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, iragan ondoan aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia.

Armañantzasen, 2022ko martxoaren 8an.–Alkatea, David Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: L2203670