56. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EZKAROZE

Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan aritzeko (D mailarekin/taldearekin parekatua), sortzen diren beharrei erantzutearren. Izangai onartuen behin-behineko zerrenda

Ezkarozeko Udalak 2021eko abenduaren 22ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez (2022ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 21ekoa), izangaien zerrenda bat eratzeko deialdia onetsi zen, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan (D mailarekin/taldearekin parekatua) aldi baterako kontratuarekin aritzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu denez, izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi eta argitaratzen da.

Hamar egun baliodunekoa da alegazioak aurkezteko edo akatsak zuzentzeko epea, iragarki hau argitaratzen denetik hasita.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

ZERRENDA

–Onartuak:

ANSOAIN SEVILLANO, IGNACIO

ARANA OLORÓN, JULIO

ARRARÁS POLAINA, AITOR

AZNAREZ BURGUETE, JESÚS

BRACO REDIN, AUREO

CÍA ESEVERRI, DANIEL

CUADRA CUADRA, JOSU

ESEVERRI VILLANUEVA, EKAITZ

IRIBARREN GARCÍA, OIER

IRIBARREN RODRIGUEZ, ANE

IRISARRI GONZÁLEZ, IGNACIO

IZAL LUS, JUAN ESTEBAN

LANDA RECALDE, JAVIER

UDI MANCHO, RAÚL

–Baztertuak:

ISO TORREA, AITOR

Arrazoia: Honako dokumentazio hau ez aurkezteagatik:

b) Bigarren oinarriko c) apartatuan eskatzen den titulazio akademikoaren fotokopia konpultsatua.

GOÑI BIURRUN, IOAR

Arrazoia: Honako dokumentazio hau ez aurkezteagatik:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo beste agiri bat, frogatzen dituena izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna.

b) Bigarren oinarriko c) apartatuan eskatzen den titulazio akademikoaren fotokopia konpultsatua.

c) Gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

d) Lehiaketaldian baloratzeko aurkeztu diren merezimenduen jatorrizko ziurtagiriak, edo horien kopiak; eskabidean, adierazi beharko dira lehiaketaldirako alegatutako merezimenduak.

Ezkarozen, 2022ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Pablo Miqueleiz Compains.

Iragarkiaren kodea: L2203153